2018, FRA, Pierre-Emmanuel Le Goff, 117’

Espaziora hegan egitea. Hori da Thomas Pesquet astronauta frantsesak errealitate bihurtu zuen ametsa, Kazakhstanen dagoen Baikonur kosmodromotik aireratu zenean. Lurretik 450 kilometroko altueran dagoen Espazioko Nazioarteko Estazioan, Pesquetek sei hilabete ematen zituen 50 eta 51 izeneko espedizioetako kide gisa. Urte erdi horretan, badirudi mundua ezezaguna den zerbaiterantz ari zela mugitzen. Egoera berezi horietan, elkarrizketa ezarri zen astronautaren eta “Printze txikiaren”, Antonie Saint-Exupéry idazlearen obra bisionarioaren, artean. Thomasek Lurraren orbitan dagoen ikerketa zentro horretara eraman zuen liburua. Esperientzia hori islatzen da dokumental honetan.

Asteartea, 2020ko martxoaren 24an / 20:00etan. VOSE

Bilbo, Sala 6 Golem Alhóndiga (Doako Sarrera)