Helburua

Bizikleta eguna Luiaondon egitearen bidez, bizikletaren erabilera sustatzen duten ekintzak antolatu nahi dira Aiarako udalerri honetan.

Egitaraua

2021eko irailaren 29an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan:

EEEk utzitako bizikleta elektrikoen mailegua. Maileguak irailaren 27tik urriaren 3ra arte iraungo du.

Txikienentzako gymkhana. Trebetasun-ariketak bizikletaz.

Bizikleta-futbol partida 10 eta 14 urte bitarteko gazteentzat.

Martxa zikloturista Luiaondo eta Laudio artean, 10-12 km, gutxi gorabehera. Haur eta helduentzat.

Aiarako Txirrindulari elkarteko pertsonalak jarduerak gainbegiratuko ditu une orotan; gainera, elkarte horrek beharrezkoa den materiala eskainiko du.

Martxa zikloturistarako, Ertzaintzaren laguntza izango dugu, baita asistentzia sanitarioa ere.

Erakunde antolatzailea:
Aiarako Udala

Data eta ordutegia:
Eguna: 2021eko urriak 3
Iraupena: 11.30-13:00

Kokapena
Luiaondo, Ayala.

Izena emateko helbide edo webgunea:
info@aiarakoudala.eus