EKITALDIAREN HELBURUA Ekitaldi honek honako helburu hauek ditu: ikertzaileen figura herritarrei hurbiltzea, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu ditzaten, bai eta ikasleek genero-oztopoak hautsi eta karrera zientifikoak hautatu ditzaten ere.

Kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da gau hau. Europako Batzordeak finantzatzen du, Marie Sklodowska-Curie (MSCA) Ekintzen bidez —Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimena—, eta Horizonte Europa izeneko Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programan kokatzen da.

UPV/EHUk antolatzen du ekimena, Unibertsitateen G-9 Taldeak sustatutako “Go for the Missions! (G9Missions)” Europako proiektuaren barruan.

G9Missions proiektua Europar Batasunak abian jarri dituen ikerketa eta berrikuntzako bost misioak jorratzen ditu, mundu osoko gizarte-arazo handiei konponbidea emateko xedearekin. Misio horiek honako gai hauek dituzte helburu: minbizia; klima-aldaketari egokitzea, gizarte-eraldaketa barne; ura eta ozeanoak; hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak; eta lurzoruaren eta elikagaien osasuna. Horiek guztiek Europako Itun Berdearen, Minbiziaren aurkako Europako Planaren, eta Garapen Jasangarrirako Helburuen jomugak lortzen lagunduko dute.

2022ko edizioak misio horietako bi jorratuko ditu: Klima-aldaketari egokitzea, gizarte-eraldaketa barne; eta hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak. Gainerako misioak ondorengo edizioetan jorratuko dira.

Erakunde antolatzailea: 
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetza

Harremanetarako pertsona:
Nerea Jaureguizar Albonigamayor. nerea.jauregizar@ehu.eus
Estibaliz Saez de Camara Oleaga. Estibaliz.saezdecamara@ehu.eus

Data eta ordutegia:
Data: 2022ko irailaren 30a
Iraupena: egun erdia, arratsalde-gauez (17:00-22:00)

Kokapena:
Areatzako kaia, Bilbo (Bizkaia)

Nori zuzenduta dago?
Gizarteari. Eskola-ikasleei, unibertsitateko komunitateari eta Areatzako kaiaren ingurura hurbiltzen diren herritarrei.

Bertaratuko diren kopurua:
1.000 pertsona

Izena emateko:
https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/ 

Ekitaldiaren egitaragua:
https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/