Ondare naturala kaltebera da klima-aldaketaren aurrean, eta honen ondorioak negatiboak dira eta agerikoak dira gaur egun. Eremu babestuek lurraldeko balio natural garrantzitsuenak kontzentratzen dituztenez, pentsatzekoa da klima-inpaktua kualitatiboki esanguratsuagoa izan daitekeela hor gizartearentzat. Klima-ikuspegia ondare naturalaren plangintza eta kudeaketa orokorrean sartzea –eta, zehazki, eremu babestuen plangintza eta kudeaketan sartzea- behar bat da gur egun, eta horrela ezartzen du Egokitzapenerako Europar Estrategiak (Europako Batzordea, 2021). Natura 2000 Sarea funtsezko elementu bat da eremu babestuen barruan, biodibertsitatearen eta habitaten kontserbazioa bermatzeko. Euskadiren kasuan, Natura 2000 Sarea osatzen duten 55 eremuek lurraldearen % 23,3 okupatzen dute, eta Europarentzat lehentasunezko interesa duten habitaten % 14 biltzen dute. Natura 2000 Sarearen klima-erresilientzia segurtatzeko, beharrezkoa da kalteberatasunaren faktoreei heltzea, hala nola habitat eta espezieen kontserbazio-egoerari.

Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikorako eta Klima-aldaketarako 2021-2024rako Planak (Eusko Jaurlaritza, 2021) “klima-neutraltasuna lortzen laguntzen duen 2000 Natura Sarea” bultzatzeko beharra sartzen du bere 15 ekimen enblematikoen artean; izan ere, horrek lurraldearen erresilientzia indartzen laguntzen du, lurraldearen neutraltasunerako bidea errazteaz batera.

Jardunaldi honetan aurkezten diren tresnen helburua da klima-aldaketak Euskadiko ondare naturalean dituen ondorioak diagnostikatzeko prozesua erraztea, lehorreko habitaten klima-arriskuari buruzko emaitzak eta azterketa bioklimatikoa aurkeztearen bitartez. Orobat, diagnostiko hau egiteko garatu diren eta beste autonomia erkidegoko edo eskualde batzuetara eraman litezkeen metodologiak ere aurkeztuko dira. Beste alde batetik, klima-ikuspegia Natura 2000 Sarearen kudeaketa-dokumentuetan integratzen lagundu dezaketen tresnak aurkeztuko dira, baita egokitzapena espezie multzo batzuen kudeaketan txertatzeko moduari buruzko adibide konkretuak ere; esaterako: anfibioen edo polinizataileen kasuan.

Erakunde antolatzailea:
Ihobe.

Data eta ordua:
Data: 30-09-2022
Iraupena: 09:00 – 14:00

Kokapena:
Europa Biltzar Jauregia . Av. Gasteiz, 85 – 01009 – Vitoria-Gasteiz

Inskripzioa:
Ekitaldira aurrez aurre edo ZOOM bidez joan daiteke. Markatu zure aukera izena ematean
https://www.ihobe.eus/sarrera

 

Egitaraua:

09:00 Irekiera instituzionala

  • Adolfo Uriarte, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria. Eusko Jaurlaritza
09:20 Klima-aldaketaren erronkak Europako biodibertsitaterako

  • Irene Bonvissuto. Adaptation to Climate Change Mission. Klima arloko Zuzendaritza Nagusia. Europako Batzordea
09:40 Nola heldu Natura 2000 Sarearen klima-ekintzari

  • Trantsizio Ekologikoaren Ministerioa. Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa
  •  José Antonio Atauri Mezquida. EUROPARC – España
10:20 Atsedenaldia
10:50 Euskadiko Natura 2000 Sarean klima-aldaketari heltzeko tresnak

 Klima-aldaketa txertatzea:

  • Metodologia. Ainhize Butron Mota. Klima-aldaketaren arloa, Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
  • Euskadiko eremu babestu baten kasu praktikoa. Javier Pérez, Mikel de Francisco. HAZI Fundazioa.

Klima-aldaketaren arriskuari eta biodibertsitateari buruzko azterketa.

  • Lehorreko habitaten klima-arriskuaren metodologia. Íñigo Ortiz de Zárate. Idom.
  • Azterketa bioklimatikoren eta lehorreko habitaten klima-arriskuaren azterketaren emaitzak, Euskadiren kasuan. Ainhize Butron Mota. Klima-aldaketaren arloa, Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

 Kudeaketa Plan baten klima-ikuspegiaren azterketa. Ainhize Butron Mota. Klima-aldaketaren arloa, Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

Egokitze-neurriak:

  • Anfibioei zuzendutako egokitze-neurriak. Maria Jesús Arrayago, EKOS Estudios Ambientales
  • Polinizatzaileei zuzendutako egokitze-neurriak. Yerai Monasterio, Zerynthia

Tresnen erabilerarako gomendioak. Ainhize Butron Mota. Klima-aldaketaren arloa, Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

13:25 Itxiera instituzionala

  • Eusko Jaurlaritzako ordezkariak

https://www.ihobe.eus/jarduerak/klima-aldaketarako-tresnak-ondare-naturalaren-alorrean