Klima aldaketaren ondorioetako bat uraren zikloaren aldaketa da, baita hirietan ere. Loiolako araztegira egindako bisita honetan, etxeko eta industriako hondakin-urei eta euri-urei egiten zaizkien saneamendu-instalazioak eta -tratamenduak ezagutuko ditugu, itsasora isuri aurretik. Era berean, tailer didaktiko bat egingo dugu, manipulazioan eta esperimentazioan oinarritua, saneamendu-prozesu bakoitzak eskalan nola funtzionatzen duen jakiteko. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan antolatutako jarduera.

Erakunde antolatzailea:
Cristina Enea Fundazioa / Donostiako Udala

Data eta Ordua:
Urriak 2; 10:00 – 13:00

Kokapena:
Autobus-markesina, Renfeko iparraldeko geltokiaren parean
Donostia – San Sebastián

Nori zuzendua:
Orokorra

Bertaratuko diren kopurua:
20

Izena emateko webgunea:
www.cristinaenea.eus