Asteklima

Ingurumen Sailak ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Asteko ekitaldiak atzeratu ditu

  • Udalsarea 2030 udalen sarean sartuta dauden udalek aurreikusitako ekitaldiak ere atzeratu egingo dira.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak jakinarazi du atzeratu direla martxoaren 21etik 29ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Astearen barruan egitekoak ziren ekitaldi guztiak. ASTEKLIMAren helburu nagusia herritarrak ekintza klimatikora bultzatzea da.

Aste honetarako planifikatutako ekintzak –tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak, zinema-zikloak, etab.– bereziki sozialak eta parte-hartzaileak direnez, eta kontuan hartuz Euskal Autonomia Erkidegoa bizitzen ari den COVID-19 koronabirus berriaren prebentzio- eta euste-neurriek eragindako testuinguru soziala eta ekonomikoa, Ingurumen Sailak egokitzat jo du ASTEKLIMAn aurreikusitako ekitaldi guztiak oraingoz atzeratzea eta hala dagokionean jakinaraziko den beste data baterako programatzea.

Ekitaldi hauek atzeratu dira, besteak beste: KlimaFest Klima Aldaketari buruzko Zinemaldia; Alkateen Itunaren estatu mailako jardunaldia, martxoaren 25ean Gasteizen egitekoa zena; Erakundeetako Karbono Aztarnari buruzko jardunaldia, martxoaren 26an Bilbon egitekoa zena; eta, azkenik, Klimaren aldeko eskolarteko Hackatoia, martxoaren 27an Donostian egitekoa zena.

Ingurumen Sailak dagokionean jakinaraziko die interesdunei eta herritarrei noiz egingo diren atzeratutako ekitaldiak.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatzen du ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Astea, IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eta Udalsarea 2030 Euskadiko udalerri jasangarrien sarearen lankidetzarekin.  ASTEKLIMAri buruzko informazio gehiago hemen: www.asteklima.eus.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn
Gaur egun

lotutako albisteak

Ingurumen Sailak ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Asteko ekitaldiak atzeratu ditu
Medio Ambiente aplaza la celebración de los actos de la Semana del Cambio Climático de Euskadi, ASTEKLIMA

Leer más / Irakurri gehiago