KLIMAFEST

Basque Climate Change Film Festival​

Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia jasoko dute, Euskadiko Klima Aldaketaren II. ASTEKLIMA Astearen barruan.

Donostiak, Bilbok eta Gasteizek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ingurumen Kudeaketarako Ihobe Sozietate Publikoak Euskadiko Klima Aldaketaren II. Astearen, ASTEKLIMAren, barruan antolatutako KlimaFest zinemaldiaren lehen edizioa jasoko dute martxoaren 23tik 26ra.

Programazioak duela gutxi ekoitzitako lau film dokumental biltzen ditu. Klimaren inguruko larrialdiaren hainbat alderditan jartzen dute arreta, planeta mailako dimentsioa duen arazo baten aurrean herritarrak sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko. Saio guztietarako sarrera doakoa izango da, eta gonbidapena jaso beharko da, bihartik, hilaren 11tik, aurrera, dagokion leihatilan.

Bilbo, Golem Alhóndiga (Azkuna Zentroa)

Astelehena, 2020/03/23 - Sala 8
20:00etan

Metamorphosis (VOSE)

2018, USA, Nova Ami, Velcrow Ripper, 85’
Asteartea, 2020/03/24 - Sala 6
20:00etan

16 Sunrises (VOSE)

2018, FRA, Pierre-Emmanuel Le Goff, 117’
Asteazkena, 2020/03/25 - Sala 1
20:00etan

Santuario (VOSE)

2019, ESP, Álvaro Longoria, 75’

Donostia / San Sebastián, Antzoki Zaharra

Asteartea, 2020/03/24 - 19:30etan

Metamorphosis (VOSEUS)

2018, USA, Nova Ami, Velcrow Ripper, 85’
Osteguna, 2020/03/26 - 19:30etan

Anthropocene: The Human Epoch (VOSE)

2018, CAN, Jennifer Baichwal, Edward Burtynsky, Nicholas de Pencier, 87’

Vitoria-Gasteiz, Cines Florida

Osteguna 2020/03/26 - 20:00etan

Santuario (VOSE)

2019, ESP, Álvaro Longoria, 75’