nola parte hartu
ASTEKLIMArekin bat egin nahi duzu zure erakundean edo enpresan ekintza bat eginda?
Euskadiko Klima eta Energiaren Asteak ateak zabaltzen dizkie urtero lurraldeko eragileei, haiekin elkarlanean, publiko guztiei zuzendutako askotariko ekintzak antolatzeko eta herritarrak trantsizio energetikoaren alde mugiarazteko.
Nork parte har dezake?
Tokiko erakunde publikoak
Ikastetxeak eta lanbide-heziketako zentro publiko zein pribatuak
Unibertsitateak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak
Gobernuz kanpoko erakundeak
Ekintza klimatikoarekin konprometitutako Euskadiko beste eragile sozial edo ekonomiko publiko edo pribatuak
Zer jarduera mota?
Proposamenak doakoak eta herritarrei irekiak izan behar dira, eta ekintza klimatikoarekin edo trantsizio energetikoarekin lotura izan behar dute, hala nola:
Jasangarritasunari, kontsumo arduratsuari, energia garbiari eta abarri buruzko tailerrak eta eztabaidak.
Klima-aldaketari, biodibertsitateari eta abarri buruzko erakusketa tematikoak.
Ingurumen-zinema
Jardunaldi teknikoak eta hitzaldiak
Ikuspegi ekologikoa duten antzerkia eta ipuin kontalariak
Haur-jolasak eta eskola-jarduerak.
Bizikleta ibilaldiak eta interpretazio ibilaldiak
Bisita gidatuak instalazio jasangarrietara
Herritarrak klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronkan sentsibilizatuko dituen beste edozein jarduera
Zure hautagaitza ASTEKLIMA 2025 aitortzetara aurkeztu baduzu, jardueraren justifikazioa
egiterakoan ezinbestekoa izango da onarpen hau aurkeztea.