Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

IRTEERA GIDATUA: ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEAK ETA BASO-SISTEMAK + PLOGGING DELAKOA ARTXANDAN

Hitzaldia eta interpretazio-txangoa, espezie exotiko inbaditzaileei, haien ekologiari, baso-ekosistemen gaineko inpaktuei eta Artxandako eremuan halakoak kontrolatu eta desagerrarazteko metodoari buruz.
24/09/2022 -

BBK Klima Abentura Ihes gela

Gure ihes-gelan denboran bidaiatzeko esperientzia bizi ahal izango duzu, bai klima-aldaketa prebenitzeko, bai egoera klimatiko berrietara egokitzen ikasteko. Erakunde antolatzailea: BBK Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  24 an eta 25 an Ordua: 11:00etatik 19:30era Kokapena: BBK Urdaibai Zentroa.  Abiña auzoa z/g 48395, Busturia, Bizkaia.
24/09/2022 -

BBK Klima Klimasfera

Klimasfera, domo geodesiko bat da eta honek errealitate hedatua, lurzoru taptiko dardarkaria eta efektu atmosferikoak dituen murgiltze-ingurunea eskaintzen du. Zurezko egitura eta akabera ditu, eta baliabide naturalak, birziklagarriak edo birziklatuak dituzten Bizkaiko enpresek diseinatu eta garatu dute.
24/09/2022 -

Ipuin-kontaketa: "AmaLurra

Alboka oso kezkatuta dago bere lagun haritzarengatik. Lagun handiak dira txikitatik. Hazten ikusi duen laguna. Haritza gaixo dago aldaketa klimatikoaren ondorioz, gero eta kutsadura gehiago dago eta haritza heriotzaz zaurituta dago.
24/09/2022 -

Visita guiada Cinturón de Hierro

Sopela eta Berangoko burdinazko gerrikoaren hondarretara bisita gidatua. Ibilbidea mendiko bidexka eta bideetatik igarotzen denez, oinetako egokiak eramatea gomendatzen da.   Erakunde antolatzailea: SOPELA KOSTA FEST Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  24 an Ordua: 10:30 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Urko kiroldegiko aparkalekua (Sopela) Izena ematea: https://sopelakostafest.com/es/inscripcion-actividades/  
24/09/2022 -

Antezerkia: Kattalinen bidaia

Lau musikarik eta bi aktoresek itsasoaren mundura eramango gaituen istorio handi honi bizia emango diote. Gaur egun lotan dauden baloreak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, elkarlana… Musika ta animazioren bidez, gure laguna den Kattalin dordokari, itsasoa garbitzen lagunduko diogu, berarentzat eta bere lagun guztientzat berriro bizigarri izan dadin.