Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

20/10/2025 - Dima

Klima aldaketa hemen dago jada

Jatorri fosileko energiaren erabilerak klima aldaketa areagotu du eta honek ondorio larriak ekarri ditu.
20/10/2025 - Getxo

Upcycling textil

Arropa birziklatzea aukera jasangarri bikaina da modaren munduan.
Eman izena tailer honetan eta ekarri berritu nahi duzun jantzia: margoketa, estanpazio eta txantiloien erabilera bezalako teknika errazen bidez, bigarren bizitza berri eta sortzailea emango diozu!
21/10/2025 - Amurrio

Klima Azoka Amurrio

Klima Azoka esperientzia interaktiboa da, herritarren kontzientzia pizteko, hezteko eta mobilizatzeko, klima-aldaketaren aurrean ekiteko beharra azpimarratuz. 7 karpa tematiko ditu, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi ezberdinak lantzen ditu. Joko eta dinamiken bitartez, parte-hartzaileek kontzeptu klimatiko gakoak barneratzen dituzte eta klima-lanerako ekarpen konkretuak aurkitzen dituzte. Helburua da pertsona bakoitzak konpromiso pertsonal bat hartzea, eguneroko bizitzan aldaketak eginez, eta bere komunitatean eraldaketa-agentzia bihurtzea.
21/10/2025 - Berriatua

Informazio-puntua: Energia aholkularitza

Etxeko energia fakturak ulertu eta berriztagarriei buruzko informazioa:
  • Argindar eta gas fakturak aztertzeko aukera
  • Etxerako instalazio fotovoltaikoaren dimentsionamendua
  • Gasoila eta gasa kentzeko alternatibak
  • Diru-laguntzei buruzko informazioa
21/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Euskadiko Klima Narratiben Behatokiaren aurkezpena

Hiru hiriburuek, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute Euskadiko Klima Narratiben Behatokia abian jartzeko, BlaBlaLab-ek bultzatuta.
Aurkezpena zuzeneko emisioan ere jarraitu ahal izango da.
21/10/2025 - Berriatua

Bero-sarera bisita

Bero-sarera bisita eta azalpena, herritar guztientzat. Bisitatuko diren instalazioak:
  • Biomasa galdaren gela eta siloa
  • Udaletxeko kolektore termikoen instalazioa
  • Bero sarearen ibilbidea eskolaraino