Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

LOGOEVE2
20/10/2026 - Barakaldo

Euskadiko errealitate energetikoari buruzko dibulgazio-hitzaldia Barakaldon

«Euskadiko eredu energetikoa» izenburupean, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) teknikari espezializatuek dibulgazio-hitzaldi bat eskainiko dute, Euskadiko errealitate energetikoa eta sorkuntza berriztagarriago bat lortzeko erronka nagusiak ezagutarazteko.
RECORRIDOS
20/10/2026 - Pasaia

Pasai Donibaneko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldiak

Jardueraren bidez, herritarrek bero-boladen eta aldaketa klimatikoaren ondorioei aurre egiteko diseinatutako guneak ezagutuko dituzte, baita espazio horiek ongizatean, osasunean eta hiriaren klima-egokitzapenean duten zeregina ere.
KLIMABARAKALDO
20/10/2026 - Barakaldo

KLIMA Azoka, Barakaldon

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
Plantas
20/10/2026 - Getxo

Landatu, zaindu eta eraman zure landarea etxera!

Ezagutu landareek nola laguntzen duten airea garbitzen! Ikasi zinta-belarra landatzen eta zaintzen, eta eraman ale bat etxera.
expo
20/10/2026 - Zumarraga

ERAKUSKETA: KLIMA ALDAKETARI AURRE!

“Klima aldaketari aurre!” erakusketa egongo da ikusgai Zelai Ariztiko Kultur Etxearen sarreran (Izadi 21 eta Laia kooperatibak osatutako lan-taldearena). Bederatzi panelek osatzen dute erakusketa, eta herritar guztiek izango dute bertara hurbiltzeko aukera.
CARTEL
20/10/2026 - Elgoibar

Klima-aldaketari buruzko herritarren jardunaldia

Saioan, mapan klima-aldaketaren aurrean zaurgarriak diren eremuak eta berotik babesteko eremuak kokatuko ditugu.