MEMORIAREN AURKEZPENA Asteklima 2024 sariak
ASTEKLIMA 2024-KO JARDUERAK JUSTIFIKATZEKO FORMULARIOA
ASTEKLIMA 2024-ko sarietan parte hartzeko, justifikatzeko formularioa eta ekitaldiaren memoria behar bezala beteta aurkeztu beharko dira. Nahitaezkoa izango da memoria bat betetzea ekitaldi bakoitzeko.
Memoriak honako hauek jaso beharko ditu:
- Ekitaldiaren izenburua.
- Ekitaldia non eta noiz egin den.
- Erakunde kolaboratzaileak.
- Parte-hartzaileen kopurua.
- Ekitaldiaren tipologia.
- Ekitaldiaren deskribapena.
- ASTEKLIMAri egindako ekarpena. Balorazio-irizpideak:
A. Otsailaren 8ko Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketari buruzko 1/2024 Legea betetzea.
B. Berrikuntza
C. Parte-hartzea.
D. Inpaktua. - Dokumentazio gehigarria: ekitaldian ateratako argazkiak, bideoak edo material grafikoak. Material hau bidaltzeko:
1. Gorde ezazu hodeiko karpeta batean (Drive, Dropbox, tori.eus, WeTransfer…).
2. Sortu karpetaren esteka.
3. Sar ezazu esteka formularioan dagokion eremuan.
Memoriaren eredua deskargatu eta jarraibideen arabera bete ezazu.
