Ekitaldiaren helburua:

LIFE IP Urban Klima 2050 KLIMA 2050 Estrategia hiri mailan hedatzeko proiektua da.

Saio hau LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan egiten da, eta bere helburua da proiektuaren Batzorde Teknikoa osatzen duten pertsonak biltzea, sei hiletik behin egiten diren bileretako baterako.

Urban Klima 2050 proiektuaren Batzorde Teknikoaren saioen helburua da eztabaida, interakzio eta lankidetzarako giroa sortzea. Saio konkretu honetan, lankidetzarako sinergiak bultzatu nahi dira emaitzak hedabide espezializatuetan argitaratzeko, proiektuaren baitan. Halaber, aurreikusitako prestakuntza estrategikoa ere landuko da. Gainera, proiektuaren baitan garatzen diren ekintzen inpaktuaren neurketaren eraginkortasuna bultzatzearen alde egingo da, horretarako diseinatu diren Life programako tresnen bitartez.

Egitaraua:

09:00-09:05 Sarrera

09:05-09:20
KPI (Life) plataformaren aurkezpena

09:20-10:00
Artikulu teknikoak argitaratzeko kolaborazioak

10:00-10:20Prestakuntza estrategikoko jarduerak, UK2050ren baitan

10:20- 10:30
Amaiera

 

Erakunde antolatzailea:
Ihobe

Data eta ordua:
Data: 2021/10/01
Iraupena: 09:00-10:30

Kokapena:
“Teams” bilera

Nori zuzendua:
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren ekintza gidatzen duten erakundeetako pertsonal teknikoa

Izena eman:
Gonbidapenaz