Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

mochuelo
16/10/2026 - Mungia

Mungiako mozoloak ezagutzeko irteera gidatua

Jarduerak espezie hau gertutik ezagutzeko eta inguruko natura-aberastasuna ezagutzeko aukera emango du, biodibertsitatea kontserbatzearen garrantziaz sentsibilizatuz.
MONDRAGON
16/10/2026 - Bilbao

Mondragon Unibertsitateko birziklapen-lehiaketa

MU Enpresagintzako ikasle eta langileei zuzendutako lehiaketa da. Gehienez 50 segundoko bideo originalen bidez, hondakinen murrizketarekin, berrerabilpenarekin, birziklapenarekin eta ingurumenaren zaintzarekin lotutako ohitura jasangarriak partekatzea du helburu.
Argazkia
16/10/2026 - Idiazabal

Erakusketa: Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna

Zuntz naturalen balioaren inguruan informatzeko eta sentsibilizatzeko erakusketa, arreta berezia jarriz latxa artilean.
MOVIL
16/10/2026 - Irun

Argazki erronka: Klimaren alde, bizikleta!

«Klimaren alde, bizikleta!» PLAIAUNDI LHII-k ASTEKLIMA 2026rako antolatutako argazki-erronka eta sentsibilizazio-kanpaina digitala da, Irungo herritar guztiei irekia.
aldaketa
16/10/2026 - Ortuella

Zer dakigu klima-aldaketari buruz 2026an?

Zer dakigu gaur egun klima-aldaketari buruz?
CUENTACUENTOS
16/10/2026 - Errenteria

“Liburu bat mundu bat: Liburuak, zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna” ipuin kontaketa eta zentzumen-tailerra

Tailerra zuntz naturalak ezagutzera bideratuta dago, arreta berezia eskainiz latxa ardiaren artileari, gure lurraldearekin lotutako lehengai autoktonoa eta jasangarria baita.