Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

26/09/2023 -

Birziklatutako materialekin musika tresnak eraikitzeko tailerra

Zaborrari bigarren erabilera bat emateko eta honen bidez, gure kontsumo ohiturak berrikusi eta ingurumena zaintzeko beste ikuspuntu bat emateko.
Partehartzaileen adin eta espazio ezberdinei moldatutako tailerrak dira, non material ezberdinen akustika erakusten dugun, eta nola haiekin mota askotako musika tresnak eraiki (haizezko , perkuziozko edota sokazkoak).
Erakunde antolatzailea: Urkabustaiko Udala
Erakunde laguntzailea: Urkabustaiz Musika Eskola
26/09/2023 -

Eman bigarren bizitza zure hondakinei

Berreskuratutako objektuen erakusketa baten barruan, power point hitzaldia eta tailer praktikoa ehungintza egiteko, hala nola poltsak, panpinak, koadroak… Erakunde antolatzailea: Añanako Kuadrilla Erakunde laguntzailea: Elder Medio Ambiente Data eta ordutegia: Data: 2023-09-26 Ordua: 18:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: GIZARTE ETXEA (Zuhatzu Kuartango) Nori zuzenduta dago? Publikoa oro har - mugarik gabe. Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea: <
26/09/2023 -

Bisita gidatua Algorri

Itsas irteera labur honek Geoparkeko kostaren edertasuna erakutsiko digu; batez ere, Zumaiako flyscheko gune ikusgarrienak.
27/09/2023 -

Hitzaldia: Klima aldaketa ikuspegi feministatik

Hitzaldian klima-aldaketaren kontzeptu nagusiak azaltzeaz gain, zuzenean edo zeharka eragiten dieten herriko edo eskualdeko hizlarien arteko eztaibaida gidatua egingo da.
Erakunde antolatzailea: Hernaniko Udala Erakunde laguntzailea: Ados: sostenibilidad y clima Data eta ordutegia: Data: 2023-09-23 Ordua: 18:30 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Kulturarteko Plaza Feminista Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izen
27/09/2023 -

Bizikleta mantentzeko oinarrizko tailerra

Bizikleten oinarrizko mantentze tailerra. Parte-hartzaileek bizikleta ekarri eta prest jar dezakete. Aldi berean, bigarren eskuko bizikleten merkatua egingo da.
27/09/2023 -

Energia-komunitateak

Goienerrek hitzaldia emango du zera azaltzeko: energia-komunitateak zer diren, araudia, helburuak, herritarrak nola ahalduntzen diren, zer onura ekartzen dituzten eta abar, eta baita autokontsumo kolektiboaren legeria eta ezaugarriak ere.