Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

Kartoia eta papera birziklatzeko tailerra

Deskribapena: Dibertitu zaitez hainbat gauza eginez papera eta kartoia erabiliz. Eman bigarren erabilera material horiei, eta bihurtu itzazu gauza aparteko eta dibertigarri. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Irailak 24 Ordua: 17:00-20:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Publikoa: Haurrak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
24/09/2022 -

Ludoteka eta zirkuitu ekologikoa

Material naturalak eta birziklatzekoak erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzea gizartea, eta herritarren sektore desberdinetan auzotarren arteko harremana sustatzea. Minigolf bat eta zirkuko hainbat elementu sortzea eta hori guztia hainbat ikaskuntza-zikloren arteko lankidetza-giroan maneiatzea barne hartzen du tailerrak. Erakunde antolatzailea: Gamiz-Fika-ko udala Data eta ordutegia: Data: 24-09-2022 Ordua: 5 ordu Kokapena: Gamiz-Fika Nori zuzenduta dago? Adin guztiak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
25/09/2022 -

Robotika-tailerra: auto elektrikoa

Deskribapena: Ikasi auto elektrikoaren prototipo bat eraikitzen, eta gidatu ezazu zuk zeuk. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Irailak 25 Ordua: 11:00-14:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
25/09/2022 -

Birziklatze- eta berrerabilpen-lantegia

Iraileko azken larunbatean egin zen ekoizleen merkatua aprobetxatuz, Artziniegan birziklatze- eta berrerabilpen-lantegi bat egin nahi da. Bertan, 14 urtetik beherako gazteenen artean hondakinei bigarren bizitza bat emanez birziklatzea eta berrerabilpena sustatzeko jarduerak egingo dira.
25/09/2022 -

BISITA GIDATUA ITSASLABARRETARA (FLYSCH)

Erakunde antolatzailea: SOPELA KOSTA FEST Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  25 ean Ordua: 11:00h Iraupena: 2 ordu Kokapena: Barinatxeko aparkalekutik abiatuko da Nori zuzenduta dago? 12 urtetik aurrerako edozein pertsonari zuzendua. Izena ematea: https://sopelakostafest.com/  
25/09/2022 -

Konpostatze-lantegia

Etxeko konpostatzea eta konpostatze komunitarioa egiteko lantegia, herritarrei konposta –ongarri organiko gisa– egiteko prozesua helarazteko.