Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

Ipuin-kontaketa: "KIRIBIL DOKTOREA

Lurra planeta gaixorik dago. Eta Kiribil doktoreak konponbideak diagnostikatu eta jarri behar ditu. Saio honetan sentituko dugu nola sufritzen duen eta zer egin dezakegun mina arintzeko eta osasuna hobetzeko. Horrek guztion bizitza hobetuko du. Erakunde antolatzailea: Samaniegoko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022/10/01 Ordua: 11:00 Iraupena: 50 minutu Kokapena: Samaniegoko Gizarte etxea Nori zuzenduta dago? Publiko familiarra Izena ematea: Askea
01/10/2022 -

Etxalde-bisita eta bertako produktuen dastaketa

Herrigunetik hurbil dagoen baserri batean ate irekietako jardunaldia egingo da, etxaldeko aktibitatean parte hartzeko eta bertako jakiak dastatzeko aukerarekin. Goizpasa bat egingo da eta abeltzain eta nekazarien lan egiteko modua erakutsiko da.
01/10/2022 -

Ipuin antzeztua: "GALDUTAKO ANIMALIEN BILA

Ipuin antzeztua familientzat. Erakunde antolatzailea: Nabaridasko Udala Erakunde laguntzailea: Alara Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  1 an Ordua: 17:30 etan Iraupena: Ordu bat Kokapena: Nabaridas Nori zuzenduta dago? Familiak Izena ematea: Udal-bulegoetan: 945605053
01/10/2022 -

Escape Room: "Terminus

Klima aldaketaren arazoaz ohartu eta konponbideak bilatzeko “escape room” formatuko jokoa. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Urdaibai Harremanetarako pertsona: Ekoetxea Urdaibai, Bisitariari Arreta Zerbitzua Data eta ordutegia: Data: 2022ko urriaren 1a Ordua: 17:30 etan Iraupena: 60 minutu Kokapena: Ekoetxea Azpeitia.
01/10/2022 -

Ikus-entzunezko tailerra: "Nola ekoitzi klima-aldaketaren aurka borrokatzeko kontzientziazio-bideoak?

Etxean egindako bitartekoekin low cost bideoak ekoizteko tailerra, klima-aldaketaren aurkako borrokan herritarren kontzientziazioa zabaltzeko eta sortzeko. Urari eta klima-aldaketari buruzko dokumental bat ere proiektatuko da.
01/10/2022 -

BBK Klima Abentura Ihes gela

Gure ihes-gelan denboran bidaiatzeko esperientzia bizi ahal izango duzu, bai klima-aldaketa prebenitzeko, bai egoera klimatiko berrietara egokitzen ikasteko. Erakunde antolatzailea: BBK Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren 1ean eta 2an Ordua: 11:00etatik 19:00etara Kokapena: BBK Urdaibai Zentroa.  Abiña auzoa z/g 48395, Busturia, Bizkaia.