Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

28/09/2021 -

Hitzaldi-Bisita Tematikoa "Landare Garrantzia Aldaketa Klimatikoaren Aurka" (gazteleraz)

Ekitaldiaren helburua kutsaduraren eta klima-aldaketaren artean dagoen harremanaren inguruan sentsibilizatzea da, bai eta landareek arazoari aurre egiteko duten garrantzia azpimarratzea eta CO2gehien kontsumitzen duten landareetako batzuk ezagutaraztea eta horretarako beharrezkoa den denboraz jabearaztea.

Egitaraua

28/09/2021: 11:30-13:00 (gazteleraz) Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia)
28/09/2021 -

Terminus (Escape box)

Helburu orokorra, lankidetzaren eta dibertsioaren bidez, jasangarritasunaren aldeko ohiturak ezagutzea eta aurkitzea da.
29/09/2021 -

Before the Flood" Dokumentalaren Proiekzioa eta Saio Parte-Hartzailea.

Ekitaldiaren helburua herritarrak Klima Aldaketari buruzko iritziak trukatzen eta elkarrizketan inplikatzea da, Leonardo DiCaprio protagonista duen "Before The Flood" izeneko dokumentala proiektatuz.

Egitaraua

Proiekzioa: 17:00 Eztabaida: 18:40 Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Nori zuzendua: Orokoarra Bertaratuko diren konpurua: 20 pertsona (Covidaren aurkako egungo pr
29/09/2021 -

Bizikleta konpontzeko tailerra

Helburua

UMEEI, GAZTEEI ZEIN HELDUEI BIZIKLETAK KONPONTZEKO NOZIO BATZUK ERAKUSTEA: KANBIOAK ALDATZEN, KATEA SARTZEN… Erakunde antolatzailea: Ibarrako Udala Iraupena: 17:00 – 20:00 Kokapena: SAN BARTOLOME 2 PLAZA Izena eman: hiriadministrari@ibarra.eus
29/09/2021 -

Ipuin-kontaketa musikariarekin eta klima-aldaketa

Ekitaldiaren helburua udalerrian haurren kulturarako eta aisialdirako dagoen eta funtzionamendu ona duen espazio bat aprobetxatzea da, belaunaldi berriei klima-aldaketaren arazoa hurbiltzeko eta arazo globala dela eta arazo hori konpontzeko denok inplikatu behar dugula ohartzeko. "INGURU MINGURU. NATURAREKIN BAT ". Musikaria + Kontalaria. Ipui kontaketa honetan Iranen, Afrikan eta gure kostaldean kokatutako istorioen bidez biotopoa nola sortzen eta zainden den ikusiko dugu. Ingurugiro, birziklapena eta aldaketa klimatikoari buruz arituko gara.
29/09/2021 -

Energia etxean aurreztea eta elektrizitatearen tarifa berria

Ekitaldiaren helburua da energia etxean aurrezteko sistemari buruzko informazioa ematea herritarrei, argiaren tarifa berriaz eta fakturaren irakurketaz informatzeaz batera Egitaraua: 1. Atala. Energia etxean aurreztea 2. Atala. Argiaren faktura berria eta beraren tarifa 3. Atala.