Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

24/09/2021 -

Bihotz Berdeak ezagutuz

HELBURUA:

Bihotz Berdeak Programaren xedea Gipuzkoan naturzale gazteen mugimendua sortzea da. Lagunen arteko giroan naturaz jakinez eta gozatuz, etorkizunerako naturaren babesleen kantera sortzea da helburua. Lagunen arteko giroan naturaz jakinez eta gozatuz, etorkizunerako naturaren babesleen kantera sortzea da helburua. Klima larrialdia gutxitzeko arlo desberdinetan eragin behar da: kontsumoan, energiaren kudeaketan, arlo sozio-ekonomikoan, … eta naturaren babesean zein berreskuraketan.
24/09/2021 -

MATER Ontzi Museora bisita Ekoaktiboa (irai. 24tik urr. 3ra)

MATERen barrunbeetara bisita gidatua. Bertan gure bizitzarako itsasoaren garrantzia ezagutu dezakezu eta haien babesaren protagonista bihurtu zaitezke. Sentitu lehen eskutik giza jarduerak sortu dituen arazo nagusietako bi. Zer gertatzen da itsas hondakinekin? Zer ondorio izaten ari da klima aldaketa gure inguruan eta zergatik? Eta garrantzitsuena, hartu ideiak edo elkarbanatu zureak, denok eskifaia ekoaktibo bat osatuz, gure egunerokotasunean barneratu ditzagun planetari norabide jasangarriago bat emango dioten keinuak.
24/09/2021 -

Abanto Zierbenako Eskola Bideak-eko polizia KIrolarien Bideoa grabatzea

Helburua

Eskola Bideak proiektua ezagutaraztea, ikasle berriak parte hartzera eta ikastetxeetara oinez joatera animatzeko, gurasorik gabe. Bideoaren grabazioa erabiliko dugu, pertsonai barregarri eta dibertigarri batekin, polizia zaqngakoria izango dena eta ikasleei ikastetxeetara lagunduko diena.
25/09/2021 -

Birziklatearen Tonbola

Katiuska eta Katiluk sortzen ditugun hondakinen kantitateari eta horien ondorioei buruzko hausnarketa egingo dute kale-animazio honetan, planeta-mailan, Bakion eta, zehazki, Bakioko familia bakoitzean.
25/09/2021 -

Tailerra: Klima aldaketaren aurkako ekimen herritarrak

Helburua

Ekitaldiaren helburua da klima-aldaketaren aurka eremu pertsonaletik/familiarretik borrokatzea, baliabideen kontsumoa murriztuz familiaren bizitzaren kalitateari kalterik egin gabe. Erakunde antolatzailea: Karrantzako Udala Harremanetarako pertsona Raúl Palacio Data eta ordutegia: Eguna: Irailak 25, 11:30ean Iraupena: Ordu eta erdi eta bi ordu bitartean Kokapena Karrantzako Kultur Etxea Nori zuzendua: Publiko guztia, orokorrean Bertaratuko diren kopurua 20-60 I
25/09/2021 -

Ipuin Kontalaria: Aldatu zu eta ez Klima

Ekitaldiaren helburua hau da: Aldaketa klimatikoaren ondorioak ezagutu eta sentsibilizatu. Erakunde antolatzailea: Samaniego Udala Data eta ordua: Data: 25/09/2021, 18:30tan Iraupena: Ordu bat Kokapena: Osasun zentroa Nori zuzendua: 3 urtetik gorakoentzat Ez da izena eman behar.