local

Udalerriek eta eskualdeek klima-aldaketaren aurkako protagonismoa hartu dute Change the Change konferentzian

“Eskualde-eremua” eta “Hiriak” paneletan klima-aldaketaren aurkako borrokan izandako esperientziak eta oinarri-oinarritik izandako ikuspegia aurkeztu dira.

Change the Change konferentzia aurten arlo honetan egindako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da eta ekintza-maila desberdinak batu ditu lehenengo egunean.

Klima-aldaketari buruzko “Change the Change” konferentziaren lehen eguna inspirazio-iturri izan diren saioez beteta egon da. Goizean, irekiera instituzionalaren ostean eta Nicholas Stern ekonomista britainiarraren tankerako hizlarien saioaren ostean, Uxua López de Flamarique eta Ana Payo “planetaren heroiek” parte hartu dute. Klima-aldaketari aurre egiteko emakumezko 1.0000 zientzialariren nazioarteko sareko (Red Internacional 1.000 Científicas frente al Cambio Climático) kide dira eta momentu honetan proiektu batean ari dira Antartikan.

“Planetaren osasuna: ekiteko zientzia” paneleko aditu guztiek esan dute zientziak markatu behar dituela gero eta handiagoa den eta ukatu ezin den arazo honi aurre egiteko politikak. UPV/EHUko Alejandro Cearreta doktorearen esanetan, “momentu honetan itsasoaren mailak duela milioika urte zituen tasak seikoizten ari gara”. Munduko Meteorologia Erakundeko Klimatologia Batzordeko presidenteak, Manola Brunet-ek, “beroaren ondorioz aireak gainazalean duen tenperatura igo dela eta horrez gain, ozeanoak ere izugarri berotzen ari direla” adierazi du, eta horrek “eragina izango duela, ozeanoak klimaren memoria direlako eta gertatzen ari dena etorkizunerako denbora bonba delako”. Eragileei dagokienez, “berotegi-efektuko gasen isurpenaren arduradun nagusia erregai fosilen erabilera dela” adierazi du.

ENCOREko presidentekide eta Erdialdeko Danimarkako Klima, Iraunkortasun eta Baliabideen ministroa den Susanne Buch-ek errepikatu du ideia hori. Buch-en eskualdean energia garbiaren aldekoak dira: “2025. urterako gure energiaren % 50 baino gehiago berriztagarria izatea nahi dugu”. Ekonomia zirkularraren alde ere egin du, “hondakinak baliabide bilakatzearen alde” alegia, eta baita birziklapenaren alde ere. Change the Change konferentziak tokiko esperientziak bildu ditu “Eskualde-eremua” panelean eta klima-aldaketaren aurkako borrokan ari diren maila gehiago ere barne hartu ditu.

Aldaketa globalerako tokiko ekintzak

Lonbardiako Ingurumen eta Klima-aldaketa ministroak, Raffaele Cattaneo-k, klima-aldaketa arazo “glokala” dela adierazi du: arazoa globala den arren, “Nazio Batuen esanetan ekintza politiko gehienak lokalak dira, hau da, tokiko esparrutik abiarazten dira”. Eskoziako Ingurumen, Klima-aldaketa eta Nekazal Erreformarako ministroak, Roseanna Cunningham-ek, ingurumenaren aldeko hainbat neurri hartu dituzten arren, “Eskoziaren deskarbonizazioan guztiok parte hartu behar dugula” eta “erresilientzia ezinbestekoa dela” adierazi du. Balearretako gobernuko Lurralde, Ingurumen eta Mugikortasuneko sailburuak, Marc Pons i Pons-ek, aipatutako neurrien artean egon dira 2025etik aurrera diesela erabiltzen duten autoei Balear uharteetan sartzen ez uztea eta garraio elektrikora pasatzea. Horretarako “hiritarren, instituzioen edo enpresen arteko akordioak” behar direla azaldu du.

“Hiriak” izan da konferentziako panelik tokikoena eta eragile batzuk bildu ditu eztabaida batean, Sevillako alkatea eta Klimaren aldeko Hirien Espainiako Sarearen presidente den Juan Espadas eta ONU Habitat-en presidente izandako Juan Espadas, besteak beste. Espadas-en esanetan, ondorioa argia da zentzu horretan: “Klima-aldaketaren aurkako borrokan, tokiko esparruan lor ditzakegu emaitza gehien”.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on pinterest
Pinterest
Share on linkedin
LinkedIn
Gaur egun

lotutako albisteak

Ingurumen Sailak ASTEKLIMA Euskadiko Klima Aldaketaren Asteko ekitaldiak atzeratu ditu
Medio Ambiente aplaza la celebración de los actos de la Semana del Cambio Climático de Euskadi, ASTEKLIMA

Leer más / Irakurri gehiago