Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

02/10/2021 -

Klima Aldaketa, Plastikoen erabilera eta Birziklatzea. Jar Dezagun gure Hondar-Alea.

Helburua

Ekitaldiaren helburua hau da: plastikoen erabilerak eta zaborren kudeaketak klima aldaketan duten eragina ezagutaraztea eta guk geuk, egunerokoan, nola hobetu dezakegun aztertzea, bai maila teorikoan bai praktikoan.

Ekitaldiaren Egitaraua.

Eguna: 2021/10/02, Larunbata Non: Uria Auzoa — Errigoiti Ordua: 11:00 — 14:00 11:00 — 12:00
  • Hitzaldia:: Zergatik eta zelan gutxitu plastikoak?
    • Hizlariak: Nasty de Plastic-eko kideak
02/10/2021 -

Energiarekin Jolasean (tailerra-erakusketa)

Tailer honetan, etxean eraginkorragoak izateko eta energia berriztagarriak errezago aprobetxatzeko jarduera egingo da jolasen eta erakusketa baten bidez. Doakoa izango da. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Azpeitia Iraupena: Egun erdia : 10:00-13:30 Kokapena: Ekoetxea Azpeitia (Gipuzkoa) Harremanetarako pertsona: Parte hartu nahi duen edonorentzat. Izena emateko helbide elektronikoa: museo@ingurugiroetxea.org
02/10/2021 -

Scape Room

Aretoa etorkizuneko elkargune bateko apartamentu gisa apainduta dago. Ezer ez da erosten, ezta berria ere. Jatorrian, tresna guztiek beste erabilera bat izan zuten. Koloreen araberako zabor-edukiontziak, zenbakizko giltzarrapoz itxitako edukiontzi bakoitza. Edukiontzi bakoitzean, bertan uzten diren produktuei buruzko informazioa eta objektuak izango ditugu, eta gero horiek tratatu edo erabiliko ditugu.
02/10/2021 -

Berrerabizi!! Umeentzako antzerkia

Helburua

Murriztu, berrerabili, eta birziklatzeren garrantzi azpimarratzea umeentzako ikuskizun baten bidez. Erakunde antolatzailea: Maruri-Jatabeko Udala Data eta ordua: Data: Urriak 2 Ordua: 18:30 Iraupena: Ordu bete inguru Kokapena: Aretoa, hiria (lurralde historikoa) KULTURKIROL – MARURI-JATABE - BIZKAIA Bertaratuko diren kopurua: 40-50 Izena ematea beharrezkoa HEM
02/10/2021 -

“Niararen bidaia” Umeentzako antzerkia

Helburua

Magia, antzerkia eta txotxongiloen bidez klima aldaketaren eraginaz sentsibilizatzea Erakunde antolatzailea: Laukizko Udala Data eta Ordua: Data: Urriak 2, 12:30ean Iraupena: Ordubete inguru Nori zuzendua: Ume eta familiei Kokapena retoa, hiria (lurralde historikoa) PROBALEKU – LAUKIZ – BIZKAIA Izena ematea beharrezkoa HEMEN
02/10/2021 -

Onddoak bioaniztasunaren giltzarri

Klima aldaketak basoetan eta zehazki onddoengan izan duen eragina aztertuko dugu.