Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

24/09/2021 -

Tailerra: Irtenbideak sortzeko tailerra

Unibertsoko planeta guztietako aditu-talde bat elkartzen da Gasteizen, guztien artean planetak salbatzeko irtenbiderik onena edo egokienak sortzeko, hau da, unibertsoa salbatzeko. Planeta bakoitzaren ordezkaria ezagutuko dugu, erabakiak hartzeari dagokionez duen nolakotasuna eta kalitatea ekarriko baititu. Planeten ordezkari bakoitzak emandako guztiarekin puzzle edo irudi bat marraztuko da, baina pieza edo elementu batzuk falta dira konponbideen kongresua amaitutzat eman ahal izateko.
24/09/2021 -

Itsaspeko topaketak

Ekitaldiaren helburua itsas hondoak ezagutzea eta hondoak zaintzeaz eta garbitzeaz kontzientziatzea da. Egitaraua Larunbatean: - Elantxobeko portuaren irteera - EA irteera - Ogoñoko irteera - Ozeanoen egoerari buruzko hitzaldia. - Egoerari buruzko hitzaldia Mediterraneoan. Erreskate-ontziak. Igandea: - Urperatze berriak. Bataioak.
24/09/2021 -

“Ipar Poloa salbatzera goaz” haur jolasa

Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzeko jolas kooperatiboa egingo da. Klima-aldaketaren eraginez, Ipar poloko izotza urtzen ari da, ikasleek azti jokatu beharko dute biziraun nahi badute, eta, horretarako, klimaren-aldaketaren inguruko ezagutza handitu beharko dute, erabaki onak hartzeko.
25/09/2021 -

Horma-Irudi Parte-Hartzaile Burgelun “Klima-aldaketaren aurkako ekintzak”

Ekitaldiaren helburua klima-aldaketaren problematikan arreta jartzea da, bereziki ingurunean duen eragina eta horri aurre egiteko landa-ekimenak. Horretarako, muralismo publikoa aukeratu da komunitatea adierazteko tresna gisa eta borroka honetan landa-eremuan jarduteko dei gisa. Zirriborroa diseinatzeko tailer teoriko parte-hartzaileak.
25/09/2021 -

“Ekin Klimaren Alde” Tailerra

Modu praktiko eta dibertigarri batean ezagutzea klima aldaketa zer den, egunerokotasunean nola eragiten digun, eta bereziki ikastea zer egin dezakegun gure etxetik hau ekiditeko. Klima aldaketa izango da datozen urteetan gizateriak pairatuko duen mehatxurik handiena. Baliabideen kudeaketa funtsezkoa den leku batean, itsasontzi batean, aukera izango duzu inguruko parametroak neurtzeko eta berotze globalaren informazio eta inpaktu nagusienak ezagutzeko. Badakizu zeintzuk diren bere iturriak? Haietan dago arazoa murrizteko gakoa!
25/09/2021 -

Ingurumen-antzerkia

Helburua

Antzezlanak aldaketa klimatikoa zer den eta haren ondorioek nola eragiten diguten azaltzea du helburu. Antzerkia Sanfuentesko eskola zaharretan egingo da, arratsaldeko ordutegian, irailaren 25ean edo 26an, lekuaren erabilgarritasunaren eta programatutako beste ekitaldi batzuen arabera. Erakunde antolatzailea: Abanto Zierbenako Udala Data eta ordutegia: Irailaren 25a edo 26a Kokapena Abanto Zierbena Nori zuzendua: Haurrak edo familiak Webgunea: