Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

29/09/2022 -

Hitzaldia: "Energia komunitateen esperientziak

Energia komunitateen esperientziak. Azpeitiako energia komunitatea. Hernaniko Energia Komunitatea. Errenteriako Energia komunitatea. Erakunde antolatzailea: Errenteriako udala Data eta ordutegia: Data: 2022ko irailaren 29a Ordua: 18:30 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Reina aretoa  
29/09/2022 -

Pintura-tailerra: Climate Change Action Maeztuko Herri Eskolan!

Ekitaldi honen helburua da Arraia-Maeztuko herritarrak eta, bereziki, gazteenak sentikortzea, artearen bidez klima-aldaketa arindu eta horretara egokitzeak duen garrantziari buruz.
  Erakunde antolatzailea: Arraia- Maeztuko Udala Erakunde laguntzailea: Irantzu Lekue Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  29 an Ordua: 09:30 etan Iraupena: 4 ordu Kokapena: Maeztu Nori zuzenduta dago? Haur eta Lehen Hezkuntza Izena ematea: Ez da beharrezkoa
29/09/2022 -

Eraikinak zaharberritzea: energia eta bizi-kalitatea

Biomasako galdara batek berokuntzaz eta ur beroz hornituko ditu Sestaoko Txabarri auzoko 250 familia. Instalazio hori inguruko hirigintza- eta gizarte-birgaitzearen pieza garrantzitsu bilakatu da. Proiektua Europar Batasunak energia-birgaitzeak egiteko aukeratu dituen seietako bat da. Erakunde antolatzailea: Sestaoberri Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  29 an Ordua: 11:00 etan Iraupena: jardunaldi erdia Kokapena: Txabarri auzoa.
29/09/2022 -

Jardunaldia: Ateak irekiko ditugu etorkizun jasangarri baterantz

Ateak irekiko ditugu. Derioko instalazioak bisitatzera gonbidatzen zaitugu, non gure laborategi batzuk ikusi eta lantzen ari garen hainbat proiektu ezagutu ahal izango baitituzu. Izena eman besterik ez duzu egin behar, eta, erregistro-ordenaren arabera, egun bat esleituko zaizu bisitarako.
30/09/2022 -

Antzerkia: "INGURUMENA ZAINDU

Antzerki, mimo,malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasuna, uraren garrantzia. Landuko da era dibertigarri batez umeek kontzientzia har dezaten. Ordezkatu, murriztu, berrerabili, berziklatu..
30/09/2022 -

EKIN! Bisita ekoaktiboa MATER ontzi-museora

Egurrezko atunontzi zahar har bisitatuz, itsasoa eta gizakiaren arteko lotura eta batak bestearengan duen eraginaz ohartaraziko gara EKIN! erronken dinamika partehartzailearen bidez. Gainera, bisita honetan ekoaktibatzeko gakoak jasoko ditugu planetaren norabidea aldatzeko gure ohitura jasangarrien bitartez. Ezagutu ontziaren txokoak eta bere egungo lana EKIN! erronken bidezko dinamika parte hartzailearekin.