Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

23/09/2023 -

BBK Klima Abentura Ihes gela

Ihes-gela murgiltze-esperientzietako bat da.
23/09/2023 -

Hondakinen birziklapen tailerra

Tailer koperatibo baten bidez birziklapenaren garrantzia landuko da eta hondakinak era egokian banatzeko jarraibideak emango dira.
23/09/2023 -

Street Escape

Euskal mitologian oinarritutako "Street scape" zirraragarri honetan, esploratzaile talde bat elkartu egingo da arazo larri bati konponbidea emateko. Mari eta Basajaun bezalako kondairetan oinarritutako asmakizunen bidez, energia-trantsizio jasangarria nola bultzatu ikusiko dute.
23/09/2023 -

Zaramara bota janaria? EZ!

Elikagaiak aprobetxatzeko tailerra.
23/09/2023 -

Matraka ma non troppo

Gizarte honek baztertzen dituen objetuekin egindako musika tresnak oinarri dituen ikuskizun-antzerki musikala ikusteko eta gozatzeko aukera ederra!.
23/09/2023 -

Antzerkia: "agurea, urpekaria eta itsasoa

Agurea, urpekaria eta itsasoa" ikuskizunean antzezlanak Ulises Agurearen pertsonaia aurkeztuko gaitu: urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objetu hauei bigarren bizitza bat ematen.