Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

24/10/2025 - Errenteria

50/50 Proiektuko ekitaldia

2024-2025 ikasturtean zehar Oarsoaldeako 5 eskola publikoetako ikasleek urtean zehar ezarritako neurri zuzentzaileen ondorioz aurreztutako energia kontsumoaren baitan, energiaren inguruko lanketak egiten jarraitzeko aitortza eta aurreztutako diru kopuruaren erdia ematen diete udal ordezkariak ekitaldi honetan. Aldi berean, ikasleek urtean zehar egindako lanketa aurkezten dute. Proiektuei esker beraz, ikasturtean aurreztutakoaren % 50 ikastetxeari itzultzen zaio eta ikastetxeak zertan gastatu erabakiko du.
24/10/2025 - Ermua

Ikasgela Energetikoa

Urriaren 24an, Ermuako Udalak antolatutako Energia Eguna programaren barruan, EkiElkar energia-komunitate berriko kide den Eskolabarri ikastetxean jarduera bat egingo da, lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Saio honen helburua da eguzki-energiari eta energia-aurrezpenari buruzko ikaskuntza aktiboa sustatzea.

25/10/2025 - Ortuella

Klima Azoka Ortuella

25/10/2025 - Ortuella

Ehunak berrerabiltzeko tailerra

Testilen Berrerabiltze Tailerrean jada erabiltzen ez dituzun arropak objektu erabilgarri eta sortzaile bihurtzen ikasiko dugu. Modu dibertigarria eta jasangarria da planeta zaintzeko eta zure sormena lantzeko.
25/10/2025 - Alkiza

Biodibertsitatea eta etorkizuna: erronka partekatuak

Fagus Alkiza interpretazio zentroak, UEUren laguntzarekin, dibulgazio jardunaldiak egingo ditu datorren urriaren 25ean eta 26an. Jardunaldi hauen xedea da herritarren kontzientziazioa sustatzea eta adieraztea biodibertsitatearen zaintza gure esku dagoela, erronka kolektibo eta partekatu gisa ulertuta. Alkizako Udalak urteak daramatza ingurumenaren alde lanean, eta jardunaldi hauek ildo horretan beste urrats bat izango dira.
25/10/2025 - Bilbao

Ibilaldi gidatua itsasadarraren ertzetan: "Aldaketa globalaren inpaktua itsas ekosistemetan

Hitzaldia itsasadarraren ertzetan zehar paseo bat egiten den bitartean, Javier Franco biologian doktore eta itsas ingurunean aditua den ikertzaileak emango du. Klima-aldaketak maila globalean duen eraginaz eta honek tokiko ekosistemetan —hala nola itsasadarraren estuarioan— dituen ondorioez arituko da.