Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

HOPE
22/10/2026 - Gorliz

HOPE! Garaiz gabiltza dokumental-sailaren 2. kapituluaren emanaldia: “BI HITZEN INDARRA”

HOPE! Garaiz gabiltza dokumental-sailaren bigarren kapituluaren emanaldia, «Bi hitzen indarra» izenburupean.
Compost
22/10/2026 - Getxo

Ikasi konposta egiten

Ezagutu materia organikoa modu errazean birziklatzeko moduak, eta ikasi konpostagailu txiki bat egiten eta lorategiko konpostagailua erabiltzen. Ongarriei buruz dituzun zalantzak ere argituko dizkizugu.
Urola
22/10/2026 - Azkoitia

Urola ibaiko landare inbaditzaileen inbentarioa eta ekintza plana

Aranzadi Zientzia Elkarteak Udalarentzat egindako lanaren aurkezpena.
lonja
22/10/2026 - Pasaia

Pasaiako arrain-lonjara bisita gidatua

Arrantzaleek harrapatutako arraina deskargatzen dutenetik salmenta-puntuetara iritsi arte egiten duen ibilbidea ezagutzeko bisita.
FORESTAL
22/10/2026 - Errenteria

Oarsoaldeko basojabe pribatuentzako irtenbide bat. Basojabea zara eta baso naturalak interesatzen al zaizkizu?

Errenteriako habitat naturalen mapa berria aurkeztuko du Iñaki Aizpuru, Naturtzaindia elkartekoak. Udalerriko errealitate ekologikoaren aurkezpena: basoak, ibaiak, larreak, harkaitztegiak, belardiak, padurak,.... Erronka berriak udalerriko natura lehengoratzeko.
CARTEL
21/10/2026 - Tolosa

CIMASUB: publiko guztientzako urpeko zinema-emanaldia

Publiko orokorrari irekitako emanaldia, mundu osoko urpeko argazkilari eta bideogileen irudien aukeraketa zainduarekin.