MATERen barrunbeetara bisita gidatua.

Bertan gure bizitzarako itsasoaren garrantzia ezagutu dezakezu eta haien babesaren protagonista bihurtu zaitezke.

Sentitu lehen eskutik giza jarduerak sortu dituen arazo nagusietako bi. Zer gertatzen da itsas hondakinekin? Zer ondorio izaten ari da klima aldaketa gure inguruan eta zergatik? Eta garrantzitsuena, hartu ideiak edo elkarbanatu zureak, denok eskifaia ekoaktibo bat osatuz, gure egunerokotasunean barneratu ditzagun planetari norabide jasangarriago bat emango dioten keinuak. Murgildu gure ingurumen zaintza lanean, ezagutu gure proiektuak bertan parte hartu baitezakezu, eta eraman etxera praktika egokien eskuorri bat lehorretik ere itsasoa zaintzen jarraitu ahal izateko.

Publiko guztietara egokitutako bisita honek seguru harrituko zaituela zuk zeuk eta zeure emozioek hartu dezakezuen protagonismoagatik.


Egitaraua

Data: Irailaren 24, 25, 26 eta 30 eta urriaren 1, 2 eta 3
Ostegun eta ostiralak: 16:00-17:00; 17:00-18:00 eta 18:00-19:00
Larunbatak: 11:00-12:00; 12:00-13:00; 13:00-14:00 eta 16:00-17:00; 17:00-18:00 y 18:00-19:00
Igandeak: 11:00-12:00; 12:00-13:00; 13:00-14:00

Erakunde antolatzailea:
MATER

Iraupena:
16:00-17:30

Kokapena
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa, Pasaia, Gipuzkoa.

Nori zuzendua:
Familiei

Izena emateko helbide elektronikoa:
info@mater.eus