Unibertsoko planeta guztietako aditu-talde bat elkartzen da Gasteizen, guztien artean planetak salbatzeko irtenbiderik onena edo egokienak sortzeko, hau da, unibertsoa salbatzeko. Planeta bakoitzaren ordezkaria ezagutuko dugu, erabakiak hartzeari dagokionez duen nolakotasuna eta kalitatea ekarriko baititu. Planeten ordezkari bakoitzak emandako guztiarekin puzzle edo irudi bat marraztuko da, baina pieza edo elementu batzuk falta dira konponbideen kongresua amaitutzat eman ahal izateko. Horrela, bertaratuek beren konponbidea, ideia edo iradokizuna eman beharko dute Kongresua amaitutzat eman eta jarduteko protokoloa lehenbailehen ezarri ahal izateko.

Erakunde antolatzailea:
Legutioko Udala

Data eta ordua:
Data: 2021-09-30, 10.00tan
Iraupena: 2 ordu

Kokapena:
Legutioko Garazi Ikastola

Nori zuzendua:
Ikastetxeko ikasleak

Bertaratuko diren kopurua:
25

Ez da beharrezkoa izena ematea, jarduera hori ikastetxeko ikasleentzat baino ez da.