Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

Reciclaje textil
19/10/2026 - Getxo

Ehunen birziklapena: kustomizazio-tailerra

Eman bigarren bizitza jantzi eta objektuei. Ekarri jaka bat, kamiseta, oihalezko poltsa edo aterkia, eta ikasi pertsonalizatzen, modu sortzaile eta iraunkorrean berrerabiltzeko.
MERCADO
18/10/2026 - Mundaka

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko azoka honen helburua erabiltzen ez ditugun objektuen eta materialen berrerabilpena sustatzea da, bigarren bizitza bat emanez eta kontsumo-ohitura jasangarriagoak eta arduratsuagoak bultzatuz.
gamiz
18/10/2026 - Gamiz - Fika

Asteklima Gamiz - Fikan

Taller práctico para elaborar productos de limpieza ecológicos.
BBK Klima Escape Room kartela
18/10/2026 - Busturia

BBK Klima Escape Room Urdaibaiko Biosferan

Klima Abentura esperientzia bizi ezazu Urdaibaiko bihotzean. Murgiltzaile eta interaktibo, zirraragarri eta dibertigarriak diren esperientziak.
KLIMAASTIGARRAGA
18/10/2026 - Astigarraga

KLIMA Azoka, Astigarragan

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
dastatu
18/10/2026 - Busturia

DASTATU URDAIBAI: Noverekekin sukaldean, udazkeneko errezetak

Ezagutu udazkeneko zaporeak Ekoetxea Urdaibain km-0 sukaldaritza esperientzian, Novereken eskutik.