Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

PASAIA
19/10/2026 - Pasaia

San Pedro eta Trintxerpeko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldiak

Jardueraren bidez, herritarrek bero-boladen eta aldaketa klimatikoaren ondorioei aurre egiteko diseinatutako guneak ezagutuko dituzte, baita espazio horiek ongizatean, osasunean eta hiriaren klima-egokitzapenean duten zeregina ere
KLIMAZALLA
19/10/2026 - Zalla

KLIMA Azoka, Zallan

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
Argazkia
19/10/2026 - Hernani

Altzari hondakinekin egindako elkarlaneko esku-hartze artistikoa

Esku-hartze artistikoa herriko plazan hondakinen bilketa zerbitzutik jasotako altzariekin.
bizitza
19/10/2026 - Andoain

Bigarren bizitzaren bidean

Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen (GEEH) kudeaketa egokiari buruz sentsibilizatzeko tailer praktikoa, gailu horiek modu egoki eta arduratsuan birziklatzen irakasteko.
muro
19/10/2026 - Vitoria - Gasteiz

HORMA KLIMATIKOA

Idazteko eta marrazteko gainazalak dituzten hainbat kuboren bidez, parte-hartzaileek kontsumoaren, hondakinen, uraren, energiaren, mugikortasunaren, biodibertsitatearen eta elikaduraren inguruko kezkak, emozioak, ideiak eta konpromisoak partekatuko dituzte.
Argazkia
19/10/2026 - Hernani

Urumea ibai garbiketan aurkitutako hondakinen kale-erakusketa

Ibaian aurkitutako hondakinen kale-erakusketaren helburu nagusia da giza jarduerak tokiko ekosistemetan duen inpaktua ikusaraztea eta herritarrengan ingurumen-kontzientzia sakona sortzea.