Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

CARTEL
21/10/2026 - Tolosa

Aztertu informazio-gunea eta tailerra

Eusko Jaurlaritzaren Aztertu Ingurumen Hezkuntzako programak informazio-gune bat jarriko du, ingurune hurbileko ingurumena behatzeko, aztertzeko eta zaintzeko materialekin.
BATUCADA
21/10/2026 - Getxo

Batukada material birziklatuekin

Sortu musika-tresnak plastikoa, kartoia eta metala berrerabiliz. Ikasi hondakinak eraldatzen eta parte hartu egindako musika-tresnekin eskainiko den batukada-erakustaldi batean.
CHARLA
21/10/2026 - Dima

Aldaketa klimatikoa eta suteak

Aldaketa klimatikoak baso eta mendi ekosistemetan dituen ondorioak aztertuko dira, bereziki baso-suteen arriskua areagotzen duten faktoreak eta azken urteotan gero eta maizago eta intentsitate handiagoz gertatzen diren suteek ingurumenean eta gizartean duten eragina.
CARTEL
21/10/2026 - Tolosa

CIMASUB: publiko guztientzako urpeko zinema-emanaldia

Publiko orokorrari irekitako emanaldia, mundu osoko urpeko argazkilari eta bideogileen irudien aukeraketa zainduarekin.
avispa
21/10/2026 - Ortuella

Asiar liztorrei buruzko prestakuntza

Zer dakigu asiar liztorrari (Vespa velutina) buruz eta nola jokatu behar dugu haren aurrean?
LOGOEVE3
21/10/2026 - Mungia

Euskadiko errealitate energetikoari buruzko dibulgazio-hitzaldia Mungian

«Euskadiko eredu energetikoa» izenburupean, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) teknikari espezializatuek dibulgazio-hitzaldi bat eskainiko dute, Euskadiko errealitate energetikoa eta sorkuntza berriztagarriago bat lortzeko erronka nagusiak ezagutarazteko