Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

bizitza
19/10/2026 - Andoain

Bigarren bizitzaren bidean

Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen (GEEH) kudeaketa egokiari buruz sentsibilizatzeko tailer praktikoa, gailu horiek modu egoki eta arduratsuan birziklatzen irakasteko.
SURF
18/10/2026 - Bilbao

Klimaren Horma Irudia

Klima-aldaketari buruzko elkarlaneko tailerra, haren arrazoiak eta ondorioak hobeto ulertzeko eta, guztion artean, ekintzara pasatzeko irtenbideak bilatzeko.
hojas
18/10/2026 - Irun

Zuhaitz, hosto eta koloreen artean

ASTEKLIMAren barruan, familia esperientzia honek landare detektibe bihurtzera gonbidatzen gaitu, Txingudiko florak bizi dugun klima nola islatzen duen jakiteko.
MERCADO
18/10/2026 - Mundaka

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko azoka honen helburua erabiltzen ez ditugun objektuen eta materialen berrerabilpena sustatzea da, bigarren bizitza bat emanez eta kontsumo-ohitura jasangarriagoak eta arduratsuagoak bultzatuz.
gamiz
18/10/2026 - Gamiz - Fika

Asteklima Gamiz - Fikan

Taller práctico para elaborar productos de limpieza ecológicos.
BBK Klima Escape Room kartela
18/10/2026 - Busturia

BBK Klima Escape Room Urdaibaiko Biosferan

Klima Abentura esperientzia bizi ezazu Urdaibaiko bihotzean. Murgiltzaile eta interaktibo, zirraragarri eta dibertigarriak diren esperientziak.