Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

HONGOS
25/10/2026 - Gorliz

Onddo Funtzionalak: erabilera sendagarria, nutrizionala eta bioeraikuntzan

Zurbeltzen eskutik, ekoizpen mikologikoari buruzko hitzaldia.
planeta
25/10/2026 - Irun

Jolas gaitezen planeta salbatzera

Aurten, ASTEKLIMA ekitaldiaren barruan, Ekoetxea Txingudik “Jolas gaitezen planeta salbatzera” proposatzen dizu, osagai naturalak dituzten zure jolas-materialak sortzeko familia tailerra.
TEATRO
25/10/2026 - Gallarta

Putzua begi bistan

Urak asko du kontatzeko… eta eszenatokitik egingo du! “Putzua begi bistan” familian gozatzeko antzezlana da (Gaztelaniaz).
KLIMALAUDIO
24/10/2026 - Laudio

KLIMA Azoka, Laudion

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
Ebro
24/10/2026 - Valdegovía / Gaubea

Ebro ibaia nabigatzen

Ebro ibaitik zehar egiten den itsasontzi elektrosolarreko ibilbide honek urarekin emozioaren eta ezagutzaren bidez konektatzera gonbidatzen du, haren balioa, hauskortasuna eta hura babesteko dugun erantzukizunaren inguruan hausnartuz.
dantza
24/10/2026 - Ortuella

Ingurumen-gaiko dantza eta karaokea

Ortuellako Etxekoandreen Elkarteak ingurumen-gaiko dantza eta karaoke arratsaldea dinamizatuko du.