Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

Ikuskizuna
25/10/2026 - Irun

NATURWOMAN

Naturwoman ikuskizuna funtsezko pieza da ASTEKLIMArentzat, familiak klima aldaketari buruz umorez eta hurbiltasunez sentsibilizatzeko.
huerto
25/10/2026 - Ortuella

Hiri-baratze tailerra

Zure landareak eta elikagaiak etxean edo espazio txikietan landatzen ikasi nahi duzu?
Ciudad
25/10/2026 - Getxo

2050.eko hiria eraiki ezazu

Lankidetza-tailer honetan, parte-hartzaileek klima-aldaketara egokitutako eta iraunkortasun-irizpideetan oinarritutako hiri bat irudikatu eta eraiki beharko dute.
BBK Klima Abenturaren kartela
24/10/2026 - Busturia

BBK Klima Abentura: Gemen bila

Klima Abentura Urdaibaiko Biosferaren bihotzean dagoen esperientzia-parke bat da, klima-aldaketaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko diseinatua. Lortu 4 gema planetaren zaindari bihurtzeko.
Tailerra
24/10/2026 - Donostia - San Sebastián

Udazkeneko arte laborategia

Naturan oinarritutako tailer artistikoa. Urtaro bakoitzak eskaintzen dizkigun elementuak baliatuko ditugu gure obrak sortzeko.
MENDIMARTXA
24/10/2026 - Dima

Zizetan mendi martxa

Dimako ingurune natural ikusgarria ezagutzeko eta bertako ondare naturala balioan jartzeko, Zizetan mendi martxa antolatu da.