Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

Argazkia
22/10/2026 - Bilbao

Ingurumen-sektorea ESG erronkaren aurrean: lidergoa, inpaktua eta lehiakortasuna

Basque ESG ekimena ikusarazteko eta babesteko jardunaldia, euskal ingurumen-sektoreak ESG irizpideen integrazioan eta ekonomia jasangarrirako trantsizioan funtsezko eragile gisa duen posizionamendua indartuz.
Electrodomésticos
22/10/2026 - Getxo

Etxetresna elektriko txikiak konpontzea

Ikasi etxeko tresna elektrikoak mantentzen eta konpontzen, haien bizitza erabilgarria luzatzeko eta ingurumenean duten eragina murrizteko.
korto
22/10/2026 - Mundaka

"Urdaibaiko Sakrifizioa" laburmetraiaren aurkezpena

"Urdaibaiko Sakrifizioa" laburmetraiaren aurkezpena Galder Iruzta zuzendariarekin.
LOGOEVE4
22/10/2026 - Legazpi

Euskadiko errealitate energetikoari buruzko dibulgazio-hitzaldia Legazpin

«Euskadiko eredu energetikoa» izenburupean, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) teknikari espezializatuek dibulgazio-hitzaldi bat eskainiko dute, Euskadiko errealitate energetikoa eta sorkuntza berriztagarriago bat lortzeko erronka nagusiak ezagutarazteko.
KLIMALEGAZPI
22/10/2026 - Legazpi

KLIMA Azoka, Legazpin

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua
infor
22/10/2026 - Markina - Xemein

INFORMAZIO PUNTUA

Herritar orori zuzenduta dagoen informazio-puntua jarriko da bi egunetan.