Skip to main content

2026ko edizioa

ASTEKLIMA 2026

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2026

Urriaren 16tik 25era Euskadiko Klima eta Energiaren Astea izango da. Bertan, milaka pertsonak jarduera-programa zabal batez gozatzeko aukera izango dutela aurreikusten da. Programa horrek dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartuko ditu lurralde osoan.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatzen du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Datozen ekitaldiak

KLIMAAZPEITIA
23/10/2026 - Azpeitia

KLIMA Azoka, Azpeitian

KLIMA Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak mobilizatzeko, hezteko eta klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan kontzientziatzeko diseinatua.
MUNDAKALUDO
23/10/2026 - Mundaka

Birziklapen eta berrerabilpen tailerrak ludotekan

Udal ludotekan birziklapenari eta berrerabilpenari buruzko tailerrak egingo dira, herriko haurrei zuzenduta. Jarduera praktiko eta sortzaileen bidez, materialen aprobetxamendua eta hondakinen murrizketa sustatuko dira.
ANTXO
23/10/2026 - Pasaia

Antxoko babesleku klimatikoak ezagutzeko ibilaldiak

Jardueraren bidez, herritarrek bero-boladen eta aldaketa klimatikoaren ondorioei aurre egiteko diseinatutako guneak ezagutuko dituzte, baita espazio horiek ongizatean, osasunean eta hiriaren klima-egokitzapenean duten zeregina ere.
CHARLA
23/10/2026 - Markina-Xemein

Hotz instalazioak: aukerak eta betebeharrak. Nola kontsumitu energia gutxiago?

Herritar guztiei zuzendutako hitzaldia. Bertan, hozte-instalazioei buruzko informazioa emango da, eta «Nola kontsumitu energia gutxiago?» galdera landuko da.
ponentes ENERGIA, DESKARBONIZAZIO ETA IKERKUNTZA : ZERTAN DABILTZA MUNDAKARRAK?
23/10/2026 - Mundaka

Energia, deskarbonizazio eta ikerkuntza: zertan dabiltza mundakarrak?

Energiari, deskarbonizazioari eta ikerketari buruzko hitzaldi informatiboa. Hizlariak Joseba Castresana AZTIko ikertzailea eta Gontzal López EHUko irakasle eta ikertzailea izango dira.
MARKINA2
22/10/2026 - Markina-Xemein

Auzoetako/baserrietako saneamendua bideratzeko unitate ekologikoak (hondakinen kudeaketa)

Hitzaldi honetan, auzoetako eta baserrietako saneamendu ekologikorako unitateak eta hondakinen kudeaketa jasangarria ezagutuko ditugu. Ondoren, Ziortza-Bolibarko auzo batera bisita egingo da, bertan sistema eta esperientzia praktiko bat ezagutzeko.